Albisteak

 

Galdameseko Udaletxeko Kultur Sailak Udaberria Euskaraz edizio berri honetan izena emateko epea zabaldu du. Euskarazko kultur ekintza eta aisialdi jarduera hauetan parte hartu nahi duten neska mutilak otsailak 24a baino lehen eman behar dute izena. Erroldatuak ez daudenak berriz, otsailaren 27 eta 29 bitartean izango dute apuntatzeko epea, Galdamesen bizi direnei lehentasuna emanez.Aurtengo Udaberria euskaraz martxoak 3an hasiko da; 3 eta 11 urte bitarteko haurrentzat zuzenduta, ondo pasatzeko eta giro euskaldun batean ekintza berezi, tailerrak eta ludotekan parte hartzeko gogoak dituzten guztiontzat.

Umeentzako eskaintza euskarazko jarduera-programa batean dago bilduta, gure hizkuntza ikastetxeetatik kanpo ere komunikatzeko eta gauzak adierazko tresna izan dadin. Kanpaina Galdameseko Kultur Aretoak egin du Aisilan Kultur Elkarteaz eta Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara Zerbitzuaren laguntzaz.

“Udalberria Euskaraz” ekimenaren barruan euskaraz egiteko hainbat jarduera daude, eta horiek martxoaren 3tik ekainera bitartean egingo dira. Alde batetik, ludoteka jarriko da 2006 eta 2009 artean jaiotakoentzat; bestalde, 2001 eta 2005 artean jaiotakoentzat hainbat tailer antolatuko dira.

Txikienentzat, 3 eta 6 urte bitartekoentzat, ludotekaren ordutegia honako hau izango da: 17:30etik 19:30era, larunbat guztietan. Zehazki: martxoaren 3, 17, 24 eta 31an; apirilaren 28an, maiatzaren 5, 12, 19 eta 26an eta ekainaren 2 eta 9an.
Nagusiagoentzat, 7 eta 11 urte bitartekoentzat, berriz, euskarazko tailerrak antolatuko dira ekainera arte honako ordutegi honetan: 17:30etik 19:30era.

Honako hauek dira Udaleko Kultur Aretoak antolatutako beste jarduera berezi batzuk: “Klik Klak”
antzerkia martxoaren 10ean, txango bat guztiontzat Peruharrira apirilaren 12an, “Apaizac Obeto” hitzaldia apirilaren 21ean, Bilboko lasergunera bisitara maiatzaren 12an eta Erreka Eguna ospakizuna maiatzaren 19an.

Udalak antolatutako ekintza guztietan aisialdiko begirale euskaldunak egongo dira, eta tailerren barruan hainbat joko edo ipuin-kontalari egongo dira. Helburua herriko txikiek aisialdia goza eta euskara erabil dezaten da.

Izena emateko epea otsailaren 24an ixten da erroldatuentzat baina erroldatuta egoten ez direnentzat epa izango da otsailaren 27 eta 29 artean. “Udalberria Euskaraz”en edizio honetan parte hartu nahi duten umeak Galdameseko Udaleko Kultura Aretoarekin jar daitezke harremanetan, honako telefonora deituta: 94 610 49 30.

“Udalberria Euskaraz”en edizio hau kultura eta, batik bat, euskara Galdamesera hurbiltzeko asmoarekin jarri da abian. Ekainera arte eramango gaitu jardueraz beteriko programaren bidez, eta “Uda euskaraz” programazioarekin nahiz udako koloniekin egingo du bat.

Momentuz, Enkarterriko udal honetatik bertatik ume guztiak gonbidatzen ditugu kultur eskaintza honetan parte hartu eta euskara ikasgeletatik ateratzera.