Albisteak

 

Galdames prestatzen ari da egun hauetan Italiako gazte talde bati harrera egiteko; astebete egoten gara gure artean, hemengo hamar neska-mutilekin hainbat esperientzia bizitzeko eta kultura biak ezagutzera emateko.

Gure udalerriko gazteak apirilean joan ziren Napoli ingurura, hain zuzen ere Benevento eta Cautáno herrietara, Italiako gazteen kultura, hizkuntza eta bizimodua ezagutzeko asmoz. Beraz, Galdamesko Udalak gazteentzako antolatu duen trukearen bigarren zati honetan, italiarrak beso zabalik hartu ditugu; urriaren 30etik azaroaren 5era egongo dira hemen.

Egun hauek oso pozik bizi dira Galdamesen eta aktibitate hamaika antolatu dute egiteko.
Aste honetan Donostiara joan dira, Aquariumera bisitatzera, Turtziozko Gazta Egunaren azokara hurbildu ziren pasaden azaroaren batean, Enkarterriko ohiturak ezagutzen dituzte eta beste aktibitate batzuk falta dira gozatzeko. Adibidez, Bilbora joango dira, pilota partidura ikustera joango dira ere, bazkari berezi bat antolatuko dute larunbatean edo beste tailer batzuk egingo dituzte; ogi tailerra, herri kirolak, dantza tailerra…

Pasaden azteazkenean, Loizaga dorrera bisita bat egin zuten eta Carlos Avellanal alkateak ongi etorria eman zioten.Truke honetan parte hartzen duten gazteek, italiarrek zein galdamestarrek, gure udalerriko aterpetxe zaharberrituan hartzen dute ostatu 7 egun hauetan. Horrela, aste osoan elkarrekin bizitzeko aukera izan dute.

Apirilean, Aste Santuan murgilduta geundela, 18 eta 25 urte bitarteko 3 neska eta 7 mutil joan ziren Italiara. Han 16 gazte zeuzkaten zain, astebetez hainbat ekintza eta irteera egiteko.
Helburua zen aipatu herrietako gazteen kultura eta eguneroko bizitza ezagutzea. Herri horietako ezaugarri nagusiak Galdamesen antzekoak dira.
Galdames udalerrian ekintza hau, trukea alegia, aski errotuta dago. Izan ere, azken urteotan Udalak gazteentzako hainbat truke antolatu ditu, besteak beste, Irlandarekin eta Estoniarekin.

Truke horiek benetan arrakastatsuak izatez gain, udalerriko gazteek adierazi dutenez, oso esperientzia onak izan dira.