Albisteak

 

Ondarearen Europako Jardunaldien hamaikagarren edizioa urrian ospatuko da Enkarterri eskualdean. Galdames udalerriak, Bizkaiko beste udalerri askok bezalaxe, ondareari buruz zerbait gehiago jakin nahi duten guztiei udalerriko kultura eta historia ezagutzera emango dizkie.
Balmaseda, Gordexola, Gueñes, Karrantza, Sopuerta eta Zallan ere zenbait kultur jarduera antolatu dituzte, Enkarterriko ondareari buruzko jardunaldien egitarauaren osagarri.

Galdamesko Udalak Muskizko Udalaren eskutik joatea erabaki du; hori horrela, urriaren 23an (11:00etan) bisita gidatua antolatu du El Pobal burdinolara, non “Tierra de Sueños” antzerki-taldeak antzezpena egingo duen. Burdinola Galdames eta Muskiz herrien artean dago, eta argi, soinu, dantza eta antzerki ikuskizuna egiteko eszenatoki gisa balioko du, Ilustrazio garaiko bizkaitar siderurgiaren omenez. Atzera begirako bidai horretan garaikopertsonaiak izango dira bisitarien gidari, eta amaieran, burdinolak berak nola funtzionatzen duen ikusi ahal izango dute. Oraingo honetan, Muskizko eta Galdamesko Udalak eta El Pobal burdinola izan dira antolatzaileak.

Jardunaldietan parte hartu eta horiei buruzko informazioa jaso nahi izanez gero deitu 629 271 516 Galdamesko zenbakira.

Aurtengo egitarauaren barruan Lurralde Historikoko eskualde guztietan hainbat jarduera egingo dira eta Bizkaiko hirurogei udalek, museok eta kultur erakundek baino gehiagok parte hartuko dute. Bizkaiko Foru Aldundiak antolatutako Ondarearen Europako Jardunaldien hamargarren edizioan parte hartu nahi duten pertsonen kopurua ere gero eta handiagoa da.

Ikusi kartela