Albisteak

 

Galdamesko Udalak Bizkaiko Foru Aldundiko Ondare Kultural zerbitzuarekin harremanetan, Europako Ondarearen Jardunaldiak bultzatu dituzte.

XV. edizioa Burdina du gai bezala, Bizkaiko historiarekin lotura hautsiezina duen minerala. Galdamesko Udalak, hiru bisita antolatu ditu jardunaldiko programaren barne. Orokorrean, Bizkaiko udal guztiak parte hartzen dute.

Carlos Glariak Galdamesko lurraldearen bitxikeriak azalduko ditu Galdames eta Burdina bisitaldi gidatuan. Elkargunea San Pedro plaza, udaletxearen aurrean, izango da. Hemendik, La Elvirako barrutirainoko ibilbidea egingo da. Bidean, partehartzaileek meatze- egitura zoragarriak eta burdinak paisaian utzitako oinatza ikusiko dute. Bisita gidatuak hiru aukeratan errepikatuko dira: gaztelaniaz urriak 17 eta 18 goizeko 10.00etan eta 17an arratsaldeko 16.00etan euzkaraz. Jardunaldi hauetan parte hartzeko beharrezkoa da telefono zenbaki honetara deitzea: 94 610 49 30 astelehenetik ostiralera 12.00etatik 14.00ak arte, leku- kopurua mugatua delako.

Beste alde batetik, El Pobal burdinola eta Galdamesko Udalak Barbadun Ibaiaren burdinolak ibilbide gidatua antolatu dute, urriak 31an goizeko 10.00etan izango da, Muskizko El Pobaleko burdinolan. Ibilbidean, paisaiaren ondare- oparotasuna ezagutuko dute parte-hartzaileak; El Pobal eta La Olla burdinolak ikusteko aukera eta gainera, Valdiviango burdinola ibiltzen ikusiko dute. Bisitaldiari amaiera emateko, Galdamesko upategiak bisitatuko dira eta txakolina dastatu ahal izango da. Parte hartzeko beharrezkoa da 629 271 516 telefono- zenbakira deitzea, edo info@elpobal.com izena ematea.

Bi bisitak, doakoak izango direnak, Enkarterriko herri honen ondare aberats eta garrantzitsua erakusteko aukera ezin hobea emango du.

Informazio gehiago: www.bizkaiakoa.bizkaia.eus