Albisteak

 

 

Galdamesen bihotzean sartzeko oinezko ibilbidea antolatu dute ikus-entzunezko hitzaldiarekin batera

Galdamesko Udalak, aurten ere, Bizkaiko Foru Aldundiak antolatutako Ondarearen Europako Jardunaldietan parte hartu du.

Edizio berri honetan, Galdamesek bi bisita gidatu eskainiko ditu "Paisaia Bizia" esparruaren baitan. Bisitak urriak 7 eta 8rako aurreikusiak daude. Goizeko 10.00etatik eguerdiko 13.00etara bisita antolatu da eta arratsaldeko 16.30tatik 18.30 arte ikus-entzunezko argazki erakusketa eta hitzaldia.

"Paisaia biziak" Galdamesko bihotzean sartuko da eta burdinbideetan barneratuko da bisita. Arratsaldean, bisitaldia amaitzeko, Carlos Glariak, historialaria, eta Alfonso Calvok, espeleologoa ikus-entzunezko hitzaldia gidatuko dute. Izena emateko deitu 94 610 49 30 edo mezu elektroniko bat bidali kultura@galdames.org helbidera. Bisitak doakoak dira eta plazak mugatuak daude.