Albisteak

 

Zallan egingo dute, azaroaren 27an, tresnak birziklatzeko eta berriz erabiltzeko helburuz

Enkarterrialde Elkarteak Lehenengo Trukerako Merkatua egitea aurreikusi du, azaroaren 27an, Zallan; bertan, bigarren eskuko Enkarterrimarket on line merkatua kaleratuko du, tresnak birziklatzeko eta berriz erabiltzeko helburuz.

Arangurenko plazan egingo dute merkatua, 10:00etatik 14:00etara; bertan, stand ezberdinak jarriko dituzte, berriro erabil daitezkeen etxeko tresnak bilatu, erosi, oparitu, trukatu edo saldu nahi dituenarentzat. Enkarterrimarket web orriko erabiltzaileak ere bertan egongo dira, sarean dituzten produktuekin. Enkarterrialde Elkarteak proiektu honetan erregistratuta dauden pertsona guztiak gonbidatzen ditu beren produktuek inbertara daitezela; halaber, nahi duenak salmentarako edo trukerako postua jartzekoaukera izango du.

Horregatik, Enkarterrialdeko Lehenengo Trukerako Merkatu honetan parte hartu nahi dutenek agendalocal21@enkarterrialde.org helbide elektronikoan izena eman dezakete, gai honekin: “Trukerako Merkatuan izena emateko eskaera”. Halaber, harremanetan jar daitezke 94 667 03 00 telefono zenbakian.

Publiko guztiei zuzendutako merkatu honek denboran jarraipena izango duen jarduera bihurtu nahi du, helburu batekin: berriro erabiliko ez ditugun etxeko-tresnak edo beste eginkizun baterako berriro erabilitako materiala birziklatzea, berriro erabiltzea eta berreskuratzea, beste pertsona batzuek aprobetxatzeko.

Jarduera hori azaroaren 19tik 27ra egingo den Hondakinen Prebentziorako Europako Astearen barruan dago. Europako Aste horren helburua jarduera iraunkorrak sustatzea da, Europa osoan hondakinen sorrera prebenitzeko, eta, hori dela eta, kontsumo ohituren eta ingurumen inpaktuen arteko harreman estua agerian utziko du.

Hori horrela, elkarte ezberdinek sentsibilizazio-jarduerak antolatu dituzte; Enkarterrialde Elkarteak, besteak beste, Zallako Trukerako Merkatua proposatu du, eta hala, Europako Astearekin bat egingo du, bigarren urtez.

Informazio gehiagorako: www.al21.biz / www.facebook.cm/enkarterri.al

Ikusi Kartela