Albisteak

 

 

Galdamesko Udalak Enkarterrialde eta Enkarterriko beste udalekin batera Burdinmendi Bide Berdearen lehenengo Megaduatloia aurkeztu dute gaur goizean, Muskizko Udaleko osoko bilkuren aretoan. 

Juan Ramón Melchisidor, Enkanterrialde Landa Garapenerako Elkartearen ordezkaria eta Mónica Alonso teknikaria, eta Jose Ignacio Iglesias (Artzentales), Maite Etxebarria (Abanto-Zierbena), Asier Larrucea (Galdames), Borja Liaño (Muskiz) eta Emilio Reina (Sopuerta) alkateek "ilusioz" aurkeztu dute meatze-trenbide zaharra Traslaviñatik (Artzentales) Pobeñara (Muskiz) zeharkatuko duen Burdinmendi Bide Berdearen lehenengo Megaduatloia. Deia egunkaria eta Petronor findegia izango dira lehiaketaren babesle ofizialak.

Urte berean, Enkarterrialdek eta Artzentales, Abanto- Zierbena, Galdames, Muskiz eta Sopuertako Udalek lankidetzarako hitzarmen bat sinatu dute Burdinmendi Bide Berdea Enkarterrialdeko aberastasunaren eta enpleguaren sortzailea izan dadin. Eta helburu hori elkarrekin lortzeko ekintzetako bat da Burdinmendi Bide Berdea Megaduatloia.

Anbizio handiko proiektu hau aurrera eramateko xedeak askotarikoak dira:

     

  • Burdinmendi Bide Berdearen erabilera eta ezagutza sustatzea.
  •  

     

  • Jarduera fisikoa, kirola eta talde-lana sustatzea.
  •  

     

  • Kirol-proban parte hartzen duten enpresen eta elkarteen hedapena sustatzea.

     

    Kirol-ekitaldia 2017ko azaroaren 5ean egingo da (igandea), goizeko 9:00etan. Proba joan-etorrikoa izango da (joaneko 37 kilometro eta bueltako 37 kilometro), eta bide berdean zehar egingo da, bai korrika bai bizikletan. Lasterketa taldekakoa izango da eta errelebotan osatuko da. Taldeko lehenengo partaideak 15 kilometro egingo ditu

    korrika, bigarrenak, modalitate berdinean, 14 kilometro, eta hirugarrenak, beste 8 kilometro. Modu horretara, ibilbidearen erdia egingo dute. Azkenik, laugarren taldekideak bizikletan egingo du haren taldekideek korrika egin duten 37 kilometroko ibilbidea. 

    Irteera-puntua Beci auzoko zelaietan egongo da, Sopuertan. Hortik abiatuta, lehenengo korrikalariak lehenengo etapa osatu beharko du La Aceñako geltoki zaharreraino, Galdamesen, eta han egingo da lehenengo erreleboa. Bigarren taldekideak Abanto- Zierbenara iritsi beharko du, eta, han, beste taldekide batek hartuko dio lekukoa. Azkeneko korrikalariak 8 kilometro egingo ditu Pobeña auzoraino, Muskizen, eta laugarren taldekideak erreleboa hartuko dio eta 37 kilometroko bidea egingo du atzera, pedalei eraginez, Sopuertako zelaietaraino iritsi arte.

    Kirol-probaren babesle ofizialak diren Deia eta Petronor enpresetako ordezkariek ere hitzorduan egon nahi izan dute. Hauek dira ekitaldia babestu nahi izan duten beste enpresa batzuk: Decathlon barakaldo, Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoa, Euskaltel, Café Baque eta Bizkaia Esnea.  

    Izen-emateak, publiko xedea eta lehiaketaren oinarriak.

    Kirol-proban parte hartu nahi duenak www.megaduatlon.deskonecta.com  web-orrian izena eman dezake. Izena emateko azken eguna 2017ko urriaren 15a da. Izen-emateko kuota taldekoa da: 88 €  taldekideak federatuak badira eta 124 euro taldekideak federatuak ez badira. Taldeak gizonezkoenak, emakumezkoenak edo mixtoak izan daitezke. Hiru sari emango dira kategoria bakoitzean: talde mistoan 1.,2. eta 3. saria; gizonezkoen taldean 1.,2. eta 3. saria eta emakumezkoen taldean 1.,2. eta 3. saria.

    Burdinmendi Bide Berdea lehenengo Megaduatloiak 200 talde har ditzake gehienez (18 urtetik gorako 800 kirolari).  16 eta 18 urte bitartean dituztenek ere parte hartu ahal izango dute aldez aurretik aitak, amak edo tutore legalak sinatutako baimena aurkezten badute.