Albisteak

 

Alen Elkarteak, Gurguxa eta Sopuertako eta Galdamesko Udalek, bigarren urtez, Antonio de Trueba poetaren omenez lehiaketa antolatu dute.

 

Sopuerta eta Galdames udalerriek Antonio de Trueba ipuinen II. Lehiaketaren bigarren edizioa antolatuko dute. Idazleak, Montellanon (Galdames) jaio zen eta Sopuertako San Gadean igaro zuen haurtzaroa.

Enkaterri eskualdearekiko lotura handiak, Enkarterriko paisaien erretratuak egitera eraman zuten.

Sopuerta eta Galdamesko Udalek, Antonio de Trueba idazlearen lana ospatzeko lehiaketa hau jarri dute abian. Oinarrizko baldintza da ipuinak Enkarterriko lekuren batean girotuta egotea.

Datorren abenduaren 1 arte, nahi duenak aurkeztu ahal izango ditu bere ipuinak, erderaz zein euskaraz. Parte- hartzaile bakoitzak ipuin bat baino gehiago aurkeztu ahal izango ditu, baina modu independentean aurkeztu beharko dira; gehienez, 8 orrialdekoak, Arial-12 letran idatziak eta espazio bikoitzean, marrazkirik gabe.

Sariak 200 eurokoak dira, erdera zein euskara kategorietarako. Hirugarren sari bat egongo da, 10 eurokoa, Enkarterrin erroldaturik dauden parte- hartzaileek idatzitako ipuin onenarentzat.

Sari- banaketa abenduaren 24ean egingo da, Galdamesko San Pedro plazan, Ogi Eguna ospakizunean.

Epaimahaia 5 pertsona osatuko dute: Alen eta Gurguxa Elkarteko bi, Sopuertako eta Galdamesko kultura arloetatik beste bi eta bosgarren bat independentea.

Ipuin guztiak, ipuinaren egilearen datu pertsonalekin, gurguxa@hotmail.com posta- elektronikora bidali behar dira.

Saritutako ipuinak, 2016. Urtean liburuki batean argitaratuko dituzte, epaimahaiak aukeratutako beste ipuin batzuekin.