Albisteak

 

Antonio de Trueba ipuinen I. lehiaketa

Alén Elkarteak, Gurguxak eta Sopuertako eta Galdamesko udalek abian jarri dute lehiaketa hau Enkarterriko poetaren omenez.

Sopuerta eta Galdames udalerriek Antonio de Trueba ipuinen I. lehiaketaren lehen edizioa egingo dute Enkarterriko idazlea hil zeneko 125. urteurrenaren oroitzapen gisa. Antonio de Trueba Montellanon (Galdames) jaio zen eta Sopuertako Santa Gadean igaro zuen haurtzaroa.

Madrilera jo aurretik bere bizitzaren zati bat igaro zuen lur honekiko herri-minak eta Enkarterri eskualdearekiko lotura handiak garaiko paisaien erretratuak egitera eraman zuten, eta Enkarterriko inguruetaninspiratutako ipuin mordoa argiratzera. Horren jakitun izanik, Alén Elkarteak eta Gurguxa Kultur Elkarteak, Sopuertako eta Galdamesko udalekin batera, lehiaketa hau jarri dute abian. Helduentzako da, eta oinarrizko baldintza da ipuinak Enkarterriko txokoren batean girotuta egotea.

Datorren abenduaren 14ra arte, nahi duen orok aurkeztu ahal izango ditu bere ipuinak gaztelaniaz eta euskaraz, bi kategorietan emango baitira sariak.

Pertsona bakoitzak ipuin bat baino gehiago aurkeztu ahal izango ditu, baina modu independentean aurkeztu beharko dira. Gehienez ere 5 orrialdekoak izango dira, Arial 12 letran idatziak eta espazio bikoitzean, marrazkirik gabe.

Sariak esku-dirutan emango dira, 200 euro, euskera eta gaztelania kategorietarako. Beste alde batetik, 100 euroko sari berezia egongo da Enkarterriko parte-hartzaileek idatzitako ipuin onenarentzat.

Abenduaren 24an egingo da sari-banaketa, Galdamesko San Pedron egiten den Ogi Egunaren ospakizunarekin bat eginez. Epaimahaian bost pertsona egongo dira: Alén eta Gurguxa kultura elkarteek izendatutako bi, Sopuertako eta Galdamesko udaletako kultura arloetatik datozen bi pertsona eta bosgarren bat independentea.

Ipuin guztiak posta elektronikoaren bidez igorriko dira (gurguxa@hotmail.com), ipuinaren egilearen datu pertsonalak adierazita.

Antolatzaileek 2015. urtean liburuki bat argitaratuko du Trueba Enkarterriko pertsonaia gisa aldarrikatuko duen lehen lehiaketa honetako partaideen ipuin guztiekin.

Jarduera berri honen xedea da denboran jarraipena izatea. Horrela, amaiera ematen zaie urtean zehar Antonio de Trueba idazle eta poetarekin lotuta gauzatutako hainbat eta hainbat ekintzari.

OINARRIAK

1. Luzera: Gaztelaniaz edo/eta euskaraz idatzita. Ordenagailuko ARIAL- 12 letra, espazio bikoitza, marrazkirik gabe. Gutxienez 2 orrialde eta gehienez 5 orrialde.

2. Aurkezpena: Ez dira aurkeztuko beste lehiaketa batzuetan sarituak izan diren kontakizunak. Ipuinak gurguxa@hotmail.com helbide elektronikoaren bidez jasoko dira. Honako datu hauek adierazi behar dira: izena, helbidea eta telefono-zenbakia.

3. Gaia: Enkarterri eskualdean girotuta.

4. Parte-hartzea: Parte-hartzaile bakoitzak nahi adina libururekin parte hartu ahal izango du, baina bakoitza modu independentean aurkeztuko da.

 

5. Epaimahaia: 5 pertsona egongo dira: 2 pertsona ALEN eta GURGUXA kultur elkarteetakoak, 2 Galdamesko eta Sopuertako udaletako kultura arloetakoak eta 1 independentea.

6. Aurkezteko azken eguna: 2014ko abenduaren 14a.

7. Sari-banaketa: 2014ko abenduaren 24an, Galdamesko San Pedro plazan, OGI EGUNean.

8. Sariak: 1.saria gaztelaniaz 200 €, 1. saria euskaraz 200 € eta 1. saria Enkarterriko onenari 100 €.

9. Hautatutako ipuinak liburuki batean editutatuko dira, eta 2015eko lehen seihilabetekoan argitaratu.

10. Obrak Sopuertako eta Galdamesko udalen ondare izango dira, eta beretzat gordeko dute horiek argitaratu eta editatzeko eskubidea.

11. Lehiaketan parte hartzeak oinarri hauek onartzea dakar.