Albisteak

 

 Mankomunitateko Euskara Zerbitzuak datozen bost urtetarako (2013-2017) Euskararen Plan berria egin behar du, eta lan hori herritarrekin batera egin nahi du. Horretarako Elhuyar Aholkularitza enpresaren laguntzaz hiru lan-saio antolatu ditu.

Planak, aurrekoek bezalaxe, Enkarterrin geure hizkuntza normalizatzea du helburu eta oso garrantzitsua da herriko eragile eta norbanakoek parte hartzea, proiektuak arrakasta izan dezan gizartean.

Hortaz, lan-saioetan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu; enkarterriar guztien bizipen, proposamen eta hausnarketak lagungarriak izango direlakoan, euskaldun izan zein ez.

Lan-saioetan orain arte egindako lana aztertu eta hobetzekoak eta hutsuneak identifikatu ditugu, azken batean, egungo egoeraren diagnostikoa egingo dugu. Ondoren, aurrera begira jarriko gara eta lan-ildo estrategikoak eta ekintzak zehaztuko ditugu.

EGUNAK ORDUA TOKIA
Urriak 2  18:30-20:30 Enkarterriko Mankomunitatea
Urriak 16 18:30-20:30 Enkarterriko Mankomunitatea
Urriak 30 18:30-20:30 Enkarterriko Mankomunitatea

Horrela bada, prozesuan parte hartzeko interesa izanez gero, nahikoa da 94 667 18 52 telefonora deitzea edo euskera@enkarterri.org helbidera mezua bidaltzea.