Albisteak

 

 

Gaur egun gazteen eguneroko jardunean teknologia berriek eta sare sozialen erabilerak duen garrantzia ikusita, Enkarterriko Mankomunitateko Euskara Zerbitzuak ERRONK@RTERRI egitasmoa jarriko du martxan aurten ere Hauxe bigarren urtea izango da. ERRONK@RTERRI lehiaketa bat da, sareko ginkana bat, hain zuzen. Eta bere bitartez euskarak sarean dituen zenbait baliabide eta aplikazio gazteen artean ezagutarazi nahi dugu.

Hauxe da zehatzago egin nahi dena: sarean dauden euskarazko zenbait aplikazio (euskarazko wikipedia, euskalplay, euskalapps,…) programa eta egitasmo ezagutarazi eta aldi berean sare sozialak erabili programaren parte-hartzaileekin harremanetan jartzeko. Urriaren 18tik aurrera, lau proba gainditu beharko dituzte parte-hartzaileek denbora tarte batean eta emaitza erronkarterri@gmail.com helbidera bidali beharko dute.

Bada, proba bakoitzaren azalpenak sare sozialen bidez jakinaraziko dira, facebook eta tuentiren bidez, hain zuen. 

Beraz, goiko helbide horietako batean sartu eta proba guztiak egiten dituztenen artean egun pasa multiabentura ekintzak egiten zozketatuko da.