Albisteak

 

Datorren igandean, urriak 28, Galdamesko Gaztainaga Egunaren beste edizio bat izango da. Ekitaldia Gaztainaga Kultur Elkarteak antolatzen du Enkarterriko herri horretako udalarekin batera.

Egun horretako ardatza mikologia eta gaztainak dira. Hasteko, goizeko hamaiketan sendabelarrei eta mikologiari buruzko erakusketaren hemeretzigarren edizioa izango da, eta zizak eta gaztaina erreak doan dastatzeko aukera izango dugu.

Goizean stand batzuk egongo dira: gaztainak erretzeko tresnen erakusketa, artisautzako produktuen salmenta, eta Galdamesko zur-lanketako tailerrean parte hartu dutenek eginiko lanen erakusketa.

Goizeko 11:30ean, tiragoma erabilita gaztaina-tiroko mundu mailako txapelketa izango da. Adin guztietako jendeari irekita dago eta aurtengoa hamargarren edizioa da.

Eguerdiko hamabietan hamaikagarren gaztaina txapelketa izango da, Enkarterriko auzokide guztiei zuzenduta. Parte hartzeko baldintza bakarra da gaztainak eskualdean bertan biltzea. Gaztainak kiloko multzoetan aurkeztu behar dira Gaztainaga Elkartearen kideen aurrean egun horretako hamabiak baino lehen, eta horrekin batera, gutunazal batean parte hartzailearen izen-abizenak eta helbideak idatzi behar dira. Arratsaldeko ordu biak arte ikusgai egongo dira azokaren eremuan, eta geroago, elkartearen kideek osatutako epaimahaiak multzo bakoitzeko pisua egiaztatu eta zenbat dauden zenbatuko dituzte; izan ere, kiloko gaztaina gutxien daukanari emango zaio saria. Hiru sari banatuko dituzte: 60, 30 eta 20 euro gehi garaikurra, eta sari berezi bat hoberen aurkeztutako multzoarentzat.

Egun horretako ekitaldi guztiak Galdamesko San Pedro plazan egingo dira, Udaletxe alboan eta karpa handi baten azpian, eguraldi txarra oztopoa ez izateko.

Jai giroko ekitaldi horrekin batera, kultur eta kirol elkarteak Kurutzaga mendira laugarren oinezko igoeraren Gaztainaga sari handia antolatu du, Galdamesko Udalak babestuta. Kirolzale eta natura maite dutenek aukera paregabea dute Enkarterriko herri horretako paisaia aberastasuna ezagutzeko. Lasterketan nahi duten pertsona guztiek har dezakete parte eta San Pedro plazatik abiatuko dira goizeko hamaiketan. Sariak hiru kategoriatan daude banatuta: gizonezkoak, emakumezkoak eta herrikoak. Gainera, beste sari bat egongo da igoeraren marka apurtzen duenarentzat. Inskripzioak 15 euro balio du eta interneten egin behar da 21 egun arte.

Asteburu horretan ekintza gehiago antalotuko du Gaztainaga Elkarteak eta kirolari buruzkoa izango dira. Adibidez, ostiraleko arratsaldeko zortzietan Unai Llantada eta Ruben Peña hitzaldi bat emango dute.