Albisteak

 

 

 

Galdamesek bost udal-kontratazio egingo ditu enplegua sustatzeko

Galdamesko Udalak, enplegua indartzeko egitasmoak abiatzea helburu, bost pertsona kontratatuko ditu datozen asteetan.

Horretarako, Udalak berak lan-poltsa bat eratu zuen 2015 bukaeran; interesa duten guztiek bidal dezakete curriculum vitaea, lan-poltsan sartzeko.

Bost kontratazio horietatik bi gauzatu dira jada, hil honen hasieran; izan ere, Eusko Jaurlaritzak diruz lagunduriko kontratuak dira. Bi langile berriak hiru hilerako kontratatuko dira, bat lanaldi partzialean eta bestea % 78ko lanaldian. Lanaldi partzialeko kontratazioak 3.628,17 euroko gastua ekarriko du, eta Eusko Jaurlaritzatik 2.153,24 euroko diru-laguntza lortu da; bigarren kontratazioak, berriz, 5.701,20 euroko kostua du, eta Jaurlaritzak 5.678,91 euroko laguntza eman du.

Bi kontratazioetan bete egiten dira diru-laguntza lortzeko eskatzen diren baldintzak: emakumezkoa, 55 urtetik gorakoa eta diru-sarrerak bermatzeko errenta kobratzen duena.

Bestalde, Udalak askotariko zerbitzuetarako hiru langile kontratatuko ditu aurki. Curriculumak eskatu dira horretarako, iaz sortutako lan-poltsa baliatuta.

Herri-lanetako langileek sei hileko kontratua izango dute, lanaldi osokoa, udalerrian era guztietako mantentze-lanak egiteko.

Enplegu berri hauekin, Galdamesko Udalak lana sortzearen alde egiten du.