Albisteak

 
Herritarrei gero eta gehiago mehatxatzen dien bidegabekeri sozialei eta krisiari aurre egiteko, Galdamesko parrokia elikagai eta higiene eta garbitasun produktuen bilketa jarri zuen martxan pasaden martxoan. Honela udalerrian okerren pasatzen ari duten familien artean bana dezakete lortutakoa. Honen helburua, auzokideekin solidarizatzeaz aparte, solidaritatea eta partekatzeko beharra bezalako kontzeptuak sustatzea izan da ere zeren eta “ezin dugu jakin gertatuko zaiguna eta etorkizunean zubiko zein aldean egongo garen” azpimarratzen dute parrokiatik.

Iniziatiba hau bultzatu dutenek udalean zehar, azpimarratu dute Galdamesko eskuzabaltasuna, 300 kilo baino gehiago lortu baitituzte elikagai eta garbitasun artikuluen artean bilketa egiteko jarri zituzten lau puntuen artean: Txabarri eta San Pedro, Montellano eta San Estebaneko parrokiak.

Olio, garbantzu, pasta, dilistak, indabak, edo kontserba potoetatik, gel, xanpu, konpresak eta xaboiraino. Dena balio du krisia gehiago erasaten ari dien udalerriko familiekin solidarizatzeko eta laguntzeko.

Oraingoz ez dira elikagai guztiak banandu, laguntza hauek behar dituzten pertsonen artean eragozpenak ikusi baitira, baina parrokiatik azpimarratu nahi dute elikagaien entrega ahal den diskrezio guztiarekin egiten dela.

Iniziatibak izan duen harrera ona eta organizazioaren poztasuna izan dira detonatzaile bigarren bilketa batean pentsatzen asteko ja, baina oraindik ez da pentsatu data konkretu batean.