Albisteak

 
Galdames Mendi Bira Ekainak 3an, Enkarterriko eskualdera “Galdames Mendi Bira” martxa helduko da. Finkatuta eta tradizional froga da jada. Gaztainaga Kultur Elkarteak, Galdamesko Udalarekin batera, eta inguruko merkataritzari esker martxaren 18. Edizioa aurrera eramango du, lasterketa modalitatean zortzigarrena izango da. Ekitaldia mendi- natura eta kirola maitatzen dutenei elkartuko ditu Enkarterriko lurraldean. Izena emateko epea maiatzak 21 arte irekita egongo da. Izan ere, froga egunean lekua izanez gero, apuntatzeko aukera egongo da. “Galdames Mendi Bira” orain dela ia hogei urte hasi zen. Urtero finkatu den froga izan da eta gaur egun, Enkarterriko eskualdean gertatzen den kirol- topaketa interesgarrienetariko bat da. Ibilbideak eta markak dira froga hiru modalitateetan desberdintzen dutenak. Martxa luzea eta lasterketa Galdamesko San Pedro enparantzatik aterako dira goizeko 7:30etan eta 09:00etan hurrenez hurren; 34 kilometro beteko dituzte. Beste alde betetik, azken edizioetan bezala, Txikien martxa leku berdinetik aterako dira baina goizeko 10:00etan eta 6 kilometroko ibilbidea egingo dute. Ezustekorik ezean, hasieran modalitate guztiak ibilbidea partekatuko dute: San Pedro enparantzatik Humaran arte; hemen Txiki- martxa buelta emango du gosaltzeko. Hurrengo bi modalitateetan ibilbidea Ganeran eta Ubieta gailurretaraino iritsiko da. Martxa laburreko partehartzaileek desbideratuko dira Galdamesko enparantzara bueltatzeko berriz. Gainerako ibilbidea, Burdinmendi Bide Berdetik igaroko da eta, El Alta, Pico de la Cruz, Ganeran eta Gazteran mendietatik pasatuko da. Azkeneko urtean, 300 pertsona baino gehiago parte hartu zuten frogan y edizio honetan zenbakia areagotuko dela sentsazio ona dago. Hiru modalitateak amaitu eta gero, Gaztainaga Kultur Elkarteak indarrak berriz jasotzeko parrillada egingo du. Izena emateko www.kirolprobak.com web gunean. Informazio gehiago izanez gero, elkartearen web gunean jaso dezakezu: www.gaztainaga.com