Albisteak

 

Gabonetako egitaraua Galdamesen

Abenduaren 24an ospatzen den Ogi Eguna da Galdamesko Udalaren Gabonetako egitarauaren ekintza nagusia. Hala ere, Enkarterriko Udaleko Kultura Arloak abian jarri du adin guztietarako ekintzaz beteriko egutegi erakargarria Gabonetako oporretarako.

Egitaraua udal liburutegian hasiko da, ostegunean, abenduaren 18an, 17:30etik 18:30era. Zehazki, Gabonetako dekorazioa jarriko dute gune horretan.

Ondoren, abenduaren 22an, sormenezko paketeria tailerra egingo da Kultura Aretoan helduentzat. Jarduera arratsaldeko 17:00etan hasiko da.

Gabon-gau eguneko goizean berriz ere izango ditugu udalerrian ogi artisau egin berria, haurrentzako tailerrak eta Mari Domingi eta Olentzero. Gainera, Ogi Egunaz gain, Gabon garai guztian Galdamesen ez dira faltako magia, entretenimendua, umorea eta antzerkia.

eguneko goizean berriz ere izango ditugu udalerrian ogi artisau egin berria, haurrentzako tailerrak eta Mari Domingi eta Olentzero. Gainera, z gain, Gabon garai guztian Galdamesen ez dira faltako magia, entretenimendua, umorea eta antzerkia.

Ogiaren azoka egin ondoren, abenduaren 26an (ostirala), Galdamesko Udalak urtero antolatzen duen HGPrako ohiko irteera egingo da. Autobusa goizeko 10:15etik abiatuko da San Pedrotik. Jarduera hau publiko guztientzat da, eta bertaratu nahi dutenek 94 424 58 42 (Aisilan) telefono-zenbakian eman behar dute izena. Izena emateko azken eguna abenduaren 19a izango da erroldatutakoentzat.

Astelehenean, abenduaren 29an, Kultura Aretoan "Txipi Txapa" egongo da, arratsaldeko 18:00etatik aurrera. 3 urtetik gorako haurrentzako antzezlana da.

 

Haurrentzako antzerkiarekin hitzordu garrantzitsua abenduaren 30ean izango da Galdamesen. Oraingo honetan, "Mendizaleak" izenburuarekin, Tomax Abenturak-ek abentura batean murgiltzeko aukera emango die 3 urtetik gorako haurrei. Bertan, ez dira faltako abestiak eta jolasak. Arratsaldeko 18:00etan hasiko da, Kultura Etxean.

Txikienentzako ordubeteko dibertsioaren ondoren, egun horretan bertan, 19:00etan, Galdamesko liburutegik antolatutako Orri-markatzaileen V. Lehiaketaren sari-banaketa egingo da.

Bi kategorietan, honako sari hauek emango zaizkie irabazleei: eskolako materiala, ipuin bat eta diploma bat. Finalistei ere diploma eta ipuin bana emango zaizkie.

Irabazle suertatzen diren marrazkiak liburutegiak 2015. urtean argitaratzen dituen orri-markatzaileetan jarriko dira.

liburutegiak 2015. urtean argitaratzen dituen orri-markatzaileetan jarriko dira.

Jarduera horiek berretsi egiten dute Galdamesko Udalak kulturarekin duen konpromisoa. Izan ere, Gabonak oso egun aproposak dira haurrentzako jarduerez gozatzeko; beraz, Udaleko Kultura Aretoak beste urte batez egin du kulturaren bidez udalerria dinamizatzeko apustua.