Albisteak

 

Gaur goizean, Abanto-Zierbenako Udalaren Ekitaldi-aretoan aurkeztu da Burdinmendi Bide Berdearen lankidetza-proiektua

 

Juan Ramón Melchisidor, Enkarterrialde-Landa Garapenerako Alkartearen kidea, eta Artzentalesko Udalaren alkate Jose Ignacio Iglesiasek, Abanto-Zierbenako Udalaren alkate Maite Etxebarriak, Galdamesko Udalaren alkate Raquel Larruskainek, Muskizko Udalaren alkate Borja Liañok eta Sopuertako Udalak lankidetza-hitzarmenaren luzapena sinatu dute, Burdinmendi Bide Berdea Enkarterrietan aberastasuna eta enplegua sortzen duen produktu bilakatzeko saiakeran jarraitzeko.

Burdinmendi Bide Berdea da, hain zuzen ere, lankidetza-hitzarmena sinatu duten udalen alderdi komun nagusia.

Lankidetza-hitzarmenaren luzapena sinatuz eta "Bide Berdea: baliabidetik aberastasuna eta enplegua sortzeko produkturaino" proiektua garatzeko Plan Estrategikoaren bitartez, helburua da Burdinmendi Bide Berdea eskualdeko garapen ekonomikoa, soziala eta ingurumenekoa lortzeko jardueren ardatz gisa mantentzea.

Enkarterrialde garapen-elkarteak koordinatu eta dinamizatzen du proiektua, udalen sarearekin batera jarduera desberdinak sustatuz.

garapen-elkarteakdu proiektua, udalen sarearekin batera jarduera desberdinak sustatuz.

gaur egun eskari handiagoa duten zenbait nobedade proposatu dira.

Alde batetik, bide-seinaleak hobetuko dira, bide berdearen ibilbidea hobeto identifikatzeko, batez ere Abanto-Zierbenako udalerritik igarotzen den tartean.

"Igandeak Bide Berdean zehar" ibilaldi osasungarrien programa mantenduko da, igandeetan bidearen zati desberdinak egiten dituenak.

programa mantenduko da, igandeetan bidearen zati desberdinak egiten dituenak.

 

 

 

Aurten, zailtasun gutxiko 7 ibilaldi aurreikusi dira, 10 kilometrotik beherakoak.

Aurten, "Open House Bide Berdea Gallarta AbantoZierbena" izeneko programa berria jarriko da martxan. Parte-hartzaileek meatzaritzaren munduko bizipenak sentituko dituzte, Burdinmendi Bide Berdeko eta eraikin garrantzitsuetako ate irekien bitartez.

Bidea erakusteko beste modu bat bide berdeari buruzko erakusketa ibiltaria izango da. 7 panelez osatuko da, eta ikastetxeetan, kultur-etxeetan… erakutsi. Horrez gain, 15 minutuko hitzaldia ere emango da, sustapen-bideoa proiektatu (2017an aurkeztu zena), eta bideari buruzko informazioa azaldu.

Bide Berdea sustatzeko eta iragartzeko helburuz, Galdamesko La Aceña trenbide-geltoki zaharraren eraikina publikoari irekiko zaio asteburuetan, ekainaren 16tik irailaren 16ra arte.

Azkenik, kirola eta bide berdea konbinatzen dituen elementu berria garatuko da: txakurkros lasterketa bat.

Txakurrarekin batera korrika egitean datza. Animalia gerrira lotuta eramaten da, gerriko batekin eta txakurraren arnesera krokatutako uhal batekin.

Burdinmendi Bide Berdearen I. Txakurkrosa – Bizkaiko VI. Txapelketa lasterketak Bide Berdearen zati bat eta Galdamesko mendietako hainbat baso-bide zeharkatuko ditu. Urte amaieran izango da, urriaren eta abenduaren bitartean, tenperatura eta eguraldi-baldintza zehatzak behar direlako. Bizkaiko Neguko Kirolen Federazioak antolatuko du ekitaldia, Enkarterrialderen laguntzarekin.

120.853 pertsona ibili dira Bide Berdetik azken 8 hilabetetan.

Oinez: 393 egunero

Bizikletaz: 100 egunero

Igandeetan gehien erabiltzen da.

2017 Uztailak: 20.456 pertsona.

 

 

 

da, hain zuzen ere, lankidetza-hitzarmena sinatu duten udalen .

da, hain zuzen ere, lankidetza-hitzarmena sinatu duten udalen .lasterketak Bide Berdearen zati bat eta Galdamesko mendietako hainbat baso-bide zeharkatuko ditu.