Albisteak

 

Galdameseko Udala bere inauteriak ospatzeko prestatzen ari da egunotan. Udalaren Kultur Etxean jarduera ezberdinak prestatu dira otsailak 21erako, astearte arratsalderako. Jai honetan parte hartu nahi dutenek arratsalde osoan egin ahal izango dute, 17:00etan hasita.

Makilatzeko tailerrarekin abiatuko da hitzordua, Plis Plas taldeak alaitutako umeentzako berbenarekin segitzeko 18:00etan. Gero, askaria eta txokolatada handia izango da 19:15etan inauterietako asteartean Kultur Etxera hurbiltzen direnentzat.


 Ikusi kartela