Albisteak

 

Dokumentu honen helburua, udalerriko ingurumenari buruzko  informazioa eskura izatea da, horrela, udal kudeaketaren gardentasuna eta herritarren parte hartzea bultzatuz.

Txostena gure udalerriak “Tokiko iraunkortasun politiken ebaluazio eta jarraipen programaren” bosgarren edizioan parte hartu izanagatik eratorria da. Hau Udalsarea 21ek bere kideen artean urtero bultzatzen duen programa da, zeinetan Sareko udalerri guztiek metodologia komun bat jarraitzen duten.

Programa honen baitan, Ekintza Planaren ebaluazioa eta jarraipena burutu da urteroko ezarpen maila ezagutzeko. Guztia, Udalsarea21ek horrelako prozesuetarako prestatutako Gida metodologikoaren irizpideak jarraituz egin da.

Guzti hau, Tokiko Ekintza Planean inplikatutako  udal langileen parte hartzeari esker egin ahal izan da, Tokiko Agenda 21aren baitan egin diren ekintzei buruzko informazioa erraztu baitute.

Bestalde, Ihobek, Udalsarea 21eko Idazkaritza Tekniko moduan, kanpo laguntza teknikoa kontratatu du.  Honek, Programan parte hartu duten 100 bat udalerriei laguntza eman die eta prozesua orokorrean bideratzeaz eta ebaluazio bakoitzean Gida metodologikoan ezarritako irizpideak betetzeaz arduratu da.

Informazio gehiago: www.udalsarea21.net / www.al21.biz