Albisteak

 

 

Galdames Udalerriak datorren abenduaren 5ean ospatuko du Euskararen Eguna. Horretarako, festa bikain eta dibertigarria egingo da Udaleko Kultura Gelan. Eguna Jende guztiarentzat zuzenduta dago eta Enkarterriko Udal honek antolatuko du. Arratsaldeko 17:00etan hasiko da "Euskal Furorea" lehiaketarekin, eta Iban Garate aurkeztuko du. Ekintza, bideoz grabatuko da, telebistako lehiaketa bera izango balitz bezala. 5 talde desberdinak osatuko dira, bakoitza musika instrumentu baten izenarekin, froga desberdinetan parte hartzeko.

Horrez gain, abenduak 7an Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azokara txangoa antolatuko da. Autobusa goizeko 11:00etan aterako da udalerritik eta arratsaldeko 19:30etan bueltatuko da Azokaren jarduera desberdinetan parte hartu ahal izateko. 

Lehiaketan eta txangoan parte hartzeko, beharrezkoa izango da izena ematea abenduaren 2a baino lehen. Horretarako, deitu 944 24 58 42 telefono zenbakira edo mezu bat bidali hurrengo posta elektronikora: info@aisilan.org. Lehiaketan parte hartu nahi ez dutenek ekitaldira joan ahal izango dira ikus- entzule gisa; izan ere, Euskararen Eguna jende guztiarentzat da.

Ospakizun hauen xedea da aldarrikatzea euskara hizkuntza geletatik kanpo erabiltzea, Galdames egiten ari den Udazkena Euskara bezala.

Euskararen Eguna Internazionala ofizialki abenduaren 3a bada ere, Galdamesek abenduaren 5 eta 7 egunetan ospatuko du, zubia aprobetxatuz eta dibertigarria izateko.