Albisteak

 

Galdamesko Udalak Euskal Jaia antolatuko du urriaren 14ean Atxuriaga parkean, La Aceña auzoan. Enkarterriko udalerriak bigarren aldiz egingo du halako ekitaldi bat Atxuriaga atsedenlekuan, herriko gunerik berdeenetariko batean.

Ekimenaren helburu nagusia da euskal kulturarekin lotura duen hitzordu bat abian jartzea zen eta lortzen ari dute, askotan errepikatu eta urteen poderioz finka dadin.

Hainbat jarduera egongo dira, goizez nahiz arratsaldez, eta giro paregabeaz gozatzeko aukera izango dugu, eguraldia.

Euskal Jaia goizeko 10:30etan hasiko da, Enkarterriko eta Bizkaiko ekoizleen azoka batekin; bertan, kalitatezko nekazaritza- eta artisau-produktuak erosi eta probatu ahal izango ditugu.

11:30ean irekiko da Gorbeia eta Iletsua artzain-txakurren erakusketa eta erakustaldian izena emateko tartea.

Eguerdiko 13:00etan euskal dantzen erakustaldia egingo da, eta, ordubete geroago, 14:00etan, aizkolarien erakustaldia: Nacho Landeta, Monreal eta Mardones egongo dira.

Goizean zehar gaztelu puzgarriak egongo dira, txikienek ere Euskal Jaiaz goza dezaten.

Arratsaldeko 15.00etan janari popularra antolatu da, Euskal Jaiak arratsaldean ere jarraituko du.

Eta arratsaldeko 18.00etan erromeria euskalduna hasiko da eta nahi izanez gero, abesteko eta dantzatzeko momentua helduko da.