Albisteak

 

 

Arenaza, Armintxe eta Santimamiñe kobazuloak bisita birtuala egiteko aukera ematen duen erakusketa

Galdamesko Udalak Bizkaiko Foru Aldundiak osatutako erakusketa erakutsiko du udalbatza aretoan.

Lorea Bilbao, Kultura diputatua, apirilak 17an zabalduko du erakusketa.

Erakusketak birtualki hiru kobazulo bisitatzeko aukera ematen du: Arenaza, Armintxe eta Satimamiñe. Bisitariak arte adierazpenik zaharrenak bisitatu ahal izango ditu. Apirilak 12tik maiatzaren 13 arte, asteburu eta jai egunetan (11.00 – 15.00) bisitatzeko aukera emango du.

Apirilaren 27an, 19:30etan, Galdamesko Kultur Aretoan Burnia espeleologi taldea "Atxuriagako konplexua eta Arenazako kobazuloa" hitzaldia antolatu da.
Maiatzaren 4an, Diego Garatek " Arenazako kobazuloko orein gorriak eta paleolitoko artista inpresionistak" hitzaldia emango du Galdamesko Kultur Aretoan arratsaldeko 19:30etan.

Bizkaiko Foru Aldundiak gure lurraldean dagoen ondare arkeologikoa kontserbatzearen alde duen konpromisoaren barruan, lurraldeko Paleolitiko labar-arteko bederatzi kobazuloetako 3 dimentsioetako digitalizazio-lanak egin ditu. Proiektu honen helburua Bizkaiko bederatzi kobazulo horien eredu digital bat sortzea da, pinturak, grabatuak eta bestelako aberastasunak herritarrei gerturatzea posible izan dadin.

 

Erakusketak birtualki hiru kobazulo bisitatzeko aukera ematen du: Arenaza, Armintxe eta Satimamiñe. Bisitariak arte adierazpenik zaharrenak bisitatu ahal izango ditu. Apirilak 12tik maiatzaren 13 arte, asteburu eta jai egunetan (11.00 – 15.00) bisitatzeko aukera emango du.

Bizkaiko Foru Aldundiak gure lurraldean dagoen ondare arkeologikoa kontserbatzearen alde duen konpromisoaren barruan, lurraldeko Paleolitiko labar-arteko bederatzi kobazuloetako 3 dimentsioetako digitalizazio-lanak egin ditu. Proiektu honen helburua Bizkaiko bederatzi kobazulo horien eredu digital bat sortzea da, pinturak, grabatuak eta bestelako aberastasunak herritarrei gerturatzea posible izan dadin.

 

Galdamesko Udalak Bizkaiko Foru Aldundiak osatutako erakutsiko du