Albisteak

 

Zenbait jarduera antolatuko dira Galdamesko Emakumeen Nazioarteko Egunaren egitarauaren barruan

Galdamesko Udalak, Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatzeko, jende ororentzako zenbait jarduera abiaraziko ditu martxoaren 8tik 15era bitartean.

Udaleko Gizarte Ekintza eta Berdintasun Arloak denetariko jarduerak antolatuko ditu, emakumeek euskal gizartean duten garrantzia aldarrikatzeko asmoz. Hasteko, Martxoaren 8an, Emakumeen Nazioarteko Egunean, kontzentrazio bat egingo da 12.00etan udaletxeko arkupeetan; Galdamesera etortzen diren guztiak daude gonbidatuta.

Martxoaren 10ean, 10.30etik 13.30era, "Cuida de mí, Cuida de mi" tailerra Kontxi Lopezen eskutik antolatu da udaletxeko bilera aretoan. Arratsaldean, 18.00etan, haurrentzako "Garaiz ikasi" txotxongilo ikuskizuna egongo da. Izena emateko epea martxoak 1etik 8a zabalik egongo da. Erroldatutako pertsonak lehentasuna izango dute. Galdamesko Udalak haurtzaindegi zerbitzua jarriko du 13.30 arte. kultura@galdames.eus posta elektronikoan edota 94 610 49 30 telefonora deituz izena eman.

Martxoak 15ean, goizeko 11.15etan emakumeen topaketa izango da eta La Encartada Museoan bisita gidatua egingo da "Gizon lanak, emakume lanak" erakusketa ikusiko dugu. San Pedro enparantzatik autobusa aterako da eta 12.00etan La Encartada Museora iritsiko dugu. Arratsaldeko 14.30etan janari bat antolatu da. Leku kopurua mugatua da eta erroldatutako pertsonak lehentasuna izango dute. Izena emateko epea martxoak 1etik 9 arte zabalik egongo da. Erroldatutako pertsonak 10€ ordainduko dute eta ez erroldatutako pertsonak 15€. kultura@galdames.eus edo 94 610 49 30 izena eman.

Jarduera hauek guztiak Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira antolatuko dira.

, 10.30etik 13.30era, " eskutik antolatu da udaletxeko bilera aretoan. Arratsaldean, , haurrentzako " egongo da. Izena emateko epea zabalik egongo da. Erroldatutako pertsonak lehentasuna izango dute. Galdamesko Udalak haurtzaindegi zerbitzua jarriko du 13.30 arte.