Albisteak

 
Zenbait jarduera antolatuko dira Galdamesko Emakumearen Nazioarteko Egunaren barruan, hurrengo martxoak 8an. Galdamesko Udalak, jende ororentzako zenbait jarduera abiaraziko dira. Udal- liburutegian “Literatura en Femenino” erakusketa bibliografikoa ikusi ahal izango da, martxoak 1etik 10era bitartean. Erakusketak, emakumeak idatzitako liburu eta nobelak jasoko ditu; emakumeak eta hauen eskubideak jasotzen dituztenak ere. “Las olvidadas”, “Las diosas de cada mujer” edo “Las mujeres, que leen, son peligrosas” tituluak, adibidez. Erakusketa bisitatzeko astelehenetik ostiral arte 18:00tik 20:00 arte eta astearteak eta ostegunak 10:00etatik ordu 13:30 arte. Martxoaren 11an, 18:00etan, APIKA TALDEAK “Haur jolasak” haurrentzako antzezlana taularatuko du. Martxoaren 8an, Emakumeen Nazioarteko Egunean, kontzentrazio bat egingo da goizeko 11:30etan udaletxeko arkupeetan, Galdamesko emakume guztiek Artziniegara egingo den txangora apuntatu daitezke beren eguna ospatzeko. Autobusa San Pedro enparantzatik aterako da 12:00etan. Goizeko 13:00etan Artziniagako museo etnografikoa bisitatuko dute eta hiribilduan jango dute. Azkenik, arratsaldeko 16:30etan udalerrira bueltatuko dira. Txangoa, erroldaturik dauden emakumeentzat, dohainik izango da. Erroldaturik ez daudenak, 5 euro ordaindu beharko dute. Apuntatzeko epea martxoak 2an amaituko da. Deitu hurrengo telefonora: 94610 49 30.