Albisteak

 

Oporraldiaren eta auzoko jai egunen ostean, udako programazioaren zati handia hartzen baitute Galdamesen, udal- ikastaroak datozkigu.

Galdameseko Udalak, beste urte batez, zenbait modalitateko ikastaroak eskaintzen dizkie Enkarterriko udalerriko herritarrei. Dena den, lekuren bat hutsik geratzen bada, herrian erroldatuta ez dauden pertsonek ere izena emateko aukera izango dute.

Udalak 2015- 2016 ikasturterako eskaintzen dituen ikastaroak yoga, pilates, jantzigintza eta eskulanak dira. Leku- kopurua mugatua da eta beharrezkoa izango da ikastaro bakoitzeko pertsona- talde minimoa aurrera eramateko.

Ikastaroak Udaletxeko Kultura Gelan emango dira urriaren 19tik aurrera. Astelehenean eskulanak, asteazkenean pilates, ostegunean yoga eta ostiralean jantzigintza.

Izena emateko epea irailak 28tik urriaren 9 arte erroldatuta daudenentzat. Urriaren 13ean eta 14an erroldatuta ez dauden txanda izango da, lekurik badago.

Izena eman daiteke 655.711.902 telefono- zenbakira deituz edota online bidez hurrengo webgunean www.galdames.basori.com