Albisteak

 

Udal Ikastaroak hasten dira Galdamesen

Galdamesko Udalak 2017ko udal-ikastaroetan izena emateko epea ireki du.

Alde batetik, yoga-, pilates-, eskulagintza- eta jantzigintza-ikastaroez gain, zumbako ikastaro bat eta areto-dantzetako beste bat eskainiko dira. Zumba-ikastaroa astelehenean eta asteazkenean emango da, 19:30etik 20:30era, eta areto-dantzetakoa, berriz, ostiralean, 19:30etik aurrera. Yoga ikastaroa ostegunetan, 19:00 – 20:30, Pilates, asteartean eta azteazkenean, 20:00 – 21:30, Eskulangintza, astelehenenetan 17:30 – 19:30 eta jantzigintza ikastaroa ostiraletan, 17:00 – 19:00.

Erroldatu gabeen kuota 20 eurora merkatu da, eta erroldatuen kuota, berriz, 15 izango dira eta erroldatutako pertsonak aukera gehiago izango dituzte.

Izena emateko epea zabalik egongo da urriaren 13ra arte, eta interesdunek 655 711 902 telefono-zenbakira deitu behar dute, edo mezu elektroniko bat idatzi info@basori.com helbidera. Eta online izena eman ahal dute www.galdames.basori.com

Ikastaro horiek urritik ekainera bitartean emango dira. Horiez gain, baina, Udaleko Berdintasuna eta Hirugarren Adina Sailak beste ikastaro berezi batzuk antolatuko ditu, laburragoak.

Galdamesek, udal-ikastaroekin, herritarrentzako kultura- eta prestakuntza-eskaintzak indartzearen alde egingo du aurten ere.