Albisteak

 

VI. Liburutegiaren orri- markagailu lehiaketa Galdamesen

Galdamesko Udaletxeak , seigarren urtez, bere liburutegiaren orri-markagailu lehiaketa martxan jartzen du 4-16 urte bitarteko umeentzat. Marrazkiak, liburu, liburutegi edo irakurketarekin zerikusia izan behar dute.

Lehiaketa, Galdamesko liburutegia erabiltzen duten neska- mutilei zuzendua, hiru kategorietan banatuta egongo da: A kategoria 4 urtetik 7ra bitarteko umeentzat, B kategoria 8 urtetik 12ra bitartekoentzat, eta C kategoria 13 urtetik 16ra bitarteko neska- mutilentzat.

Kategoria bakoitza txapeldun bat izango du; irabazlea, eskolako materiala, ipuina eta diploma irabaziko du. Hiru kategorietako finalistak baita ipuina eta diploma irabaziko dute ere.

Lanak aurkezteko epea azaroaren 27an amaituko da. Eta, sari- banaketa abenduaren 30ean izango da, arratsaldeko 19:00etan Galdamesko Kultur Aretoan.

Lan irabazleak Galdamesko liburutegiak 2016. urtean argitaratuko dituen orri- markagailuetan agertuko dira.

Aurkezten diren lanak, 21,5 x 5,5 zmko formatua izango dute, gutun itxian jasoko dira "liburutegiko orri- markagailuen lehiaketa" izenarekin; eta gainera, barrualdean, beste gutun itxi batena, egilearen izen- abizenak, telefono- zenbakia eta helbidea.
Lehiaketa Oinarriak