Albisteak

 

Lehiaketan parte hartu ahal izateko, mozorrotuta egon beharko da, eta erabilitako olioa birziklatzeko birziklontzi laranja agertu beharko da argazkian bertan.

Rafrinor enpresa bizkaitarrak erabilitako olioak kudeatzen ditu, eta lehiaketa dibertigarria proposatzen du aurtengo aratusteetarako. Ekimen horretan, Bizkaiko eta Arabako 84 udalerritako biztanleek parte hartu ahal izango dute, Urtuellan kokatutako konpainiak lurralde horietan ematen duelako zerbitzua.

Ekimena, gainera, Facebookeko profilaren bidez garatuko da. Bertan parte hartzeko baldintza nagusiak kontuan hartuta, ezinbestekoa izango da mozorrotuta egotea eta ahalik eta elkarreragin originalena edukitzea birziklontzi laranjarekin. Lehiaketako parte-hartzaile bakoitzak bere argazkia igo ahal izango du sare sozialera, eta botoak jasotzen hasiko da.

Argazkiak igotzeko epea bihar, otsailak 8, hasi eta otsailaren 24an amaituko da. Bestetik, euren argazki gogokoenei botoa eman nahi dieten guztiek martxoaren 10era arte egin ahal izango dute, egun horretan lehiaketa itxi eta sariak banatuko direlako.

LEHIAKETAKO SARIAK
Nekatur, Euskadiko Nekazalturismo eta Landetxeen Elkartea, lehiaketaren babeslea izango da. Elkarteari esker, boto gehien lortu dituen argazkiari eta bozketa-prozesuetako parte-hartzaileetako bati eman ahal izango zaie sari bana: gosaridun 2 gau Nekaturrera atxikitako ostatuetako batean. www.nekatur.net web orrian, euskal geografian zehar barreiatutako higiezin horiek guztiak daude ikusgai.

EKIMENAREN HELBURUAK
Ekintza honek etxean erabilitako landare-olioaren birziklapena sustatzea dauka helburu nagusi. Enpresa kudeatzaileak dituen datuak kontuan hartuz gero eta etxeko kontsumoarekin erkatuz gero, argi eta garbi dago hondakin horren kopuru handia hustubideetara joaten dela, harraskatik edo komunetik behera botatzen delako. Gure sentsibilitatea suspertzeko moduko daturen bat ematearren, litro bat oliok 1.000 litro ur kutsatzen dituela esan beharra dago.

Gaur egun, birziklontzi laranja oso-oso ezezaguna da herritar askorentzat. Beraz, ekimen honen bitartez, merezitako protagonismoa emango diogu, eta sarriagotan erabiltzen hasiko gara.