Albisteak

 

Galdameseko Udalak ohiko lehiaketa antolatu du Ogi Egunerako kartela aukeratzeko. Ogiazoka antolatzen da urtero abenduaren 24an, goizean, San Pedro plazan.

Enkarterriko azoka garrantzitsu eta errotuenetako bat den ogi-azoka iragartzeko kartela abenduaren 1eko 18:00ak baino lehen aurkeztu beharko da Galdameseko Udalaren Kultur Aretoan. Irabazleak 350 euroko saria jasoko du eta tokiko accesita 150 eurokoa izango da.

Aukeratutako kartela Ogi Egunaren aurtengo edizioa sustatzeko erabiliko da.
Lehiaketan parte hartzen duen autore bakoitzak gehienez ere bi lan aurkeztu ahal izango ditu. Kartelaren tamaina honako hau izango da: 50 x 70 cm edo DNA3ren tamainakoa (azken kasu honetan, CD batean 50 x 70 cm-ko kopia igorri beharko da). Erabiliko diren teknika eta koloreak aukerakoak dira, baina diseinuak etxeko ogiarekin zerikusia izango du. Testu bakarra jarriko da: “Ogi Eguna 2011 abenduak 24"

Nahi duten guzti-guztiek hartu ahal izango dute parte ogi-azokaren hasieratzat hartzen den lehiaketa honetan. Inguruko okin onenek hartzen dute parte azokan, bai eta Gabongaueko hitzordu honetara hutsik egin nahi ez duten nekazari eta artisauek ere.
Lau pertsonek osatuko dute epaimahaia, eta abenduaren 2an bilduko dira euren ebazpena emateko. Kartel lehiaketa honek ematen dio hasiera Galdameseko Udalak abendurako antolatutako programazioari. Dena dela, badira zenbait aste Udazkena Euskaraz ospatzen ari garela. Larunbat arratsaldeetan zenbait tailer eta ludoteka saio egiten ari dira udalerriko txikienek, adinaren arabera taldekatuta.

Abesbatzen Kontzertua

Aurki izango dugu Galdamesen beste hitzordu bat. Abesbatzen kontzertuak. Horiek
azaroan egiten dira.Aurtengo kontzertua Oihartzuna abesbatzak eta San Pedro abesbatza mistoak eskainiko dute azaroaren 26an, San Pedro elizan, 19:00etan.