Albisteak

 

Galdamesko Udala buru-belarri ari da XXVII. Ogi Eguna prestatzen. Urtero bezala, San Pedro plazan egingo da, abenduaren 24an.

Giroa berotzeko, Udaleko Kultura Gelak ogi-azoka iragartzeko kartelen lehiaketa antolatu du aurten ere.

Parte hartu nahi dutenek abenduaren 4ean, 13:00etan, aurkeztu beharko dituzte euren proposamenak Galdamesko liburutegian.

Kartela 50 x 70 zentimetrokoa izango da, bertikalean, euskarri zurrunean, eta testu hau baino ez du izango: "Ogi Eguna 2017 abenduak 24 diciembre Galdames". Kartelak, halaber, diseinuan erreferentzia egingo dio etxeko ogiari.

Aurreko urteetan bezalaxe, kartel irabazlearen egileak 350 euroko saria jasoko du, eta haren kartela 2017ko Ogi Eguna iragartzeko erabiliko da. Bestalde, 150 euroko accesit bat ere egongo da Galdamesko herritarrek aurkeztutako kartel onenarentzat.

 

Sari-banaketa abenduaren 24an izango da, 13:30ean, azoka egiten den bitartean.

 

 

BASES DEL CONCURSO