Albisteak

 

Kartel lehiaketa Ogi Eguna 2015 Galdamesen

Galdamesko Udaletxeak, Kultur Aretoko aktibitateen barne, kartel lehiaketa berriro antolatuko dute, abenduak 24 ospatzeko, Ogi Eguna 2015 udalean. Partehartzaileek, egunaren arima irudikatu beharko dute kartelean.

Lehiaketaren oinarrien arabera, partehartzaileek 15 urtetik gorako pertsona guztientzako da, egile bakoitzak gehienez 2 obra aurkeztu ditzake.

Kartel bakoitza 50x70 zm, bertikalean, neurrikoa izango da, euskarri zurrunean aurkeztuta *(DNA3an egindako lanak onartuko dira Cd batekin baldin badoaz, non erresoluzioa 50x70 zm-koa izango den). "Ogi Eguna 2015 abenduak 24 diciembre Galdames" testua eramango du soilik. Gainera, kartela Etxeko Ogiaren ezaugarriekin zerikusia behar izango du.

Lanak, abenduak 1eko arratsaldeko 18:00ak baino lehen aurkeztu beharko dira. Kartelarekin bat, gutun zuri bat, itxita, eraman beharko da egilearen izen-abizen, telefono zenbakia eta helbidearekin.

Epaimahaiak, partehartzaile guztien lanak baloratuko ditu eta bi sari emango ditu: 350€ txapeldunari eta 150€ Accesit Lokalari.

Sariak abenduak 24an, 13:30etan banatuko dira, Ogi Egunean. Kartel irabazlea eguna iragarriko du. Galdamesen Ogi Eguna ospatzeko ohitura hau duela urte asko hasi zen; herriko batzuek Enkarterriko ohitura bat berreskuratu nahi zuten, Eguberri egunean bertan etxean ogia egitea hain zuzen. Udalarekin batera, ekimen hau abiaraztea erabaki zuten. Gaur egun, esan dezakegu Ogi Eguna eskualdean gehien errotu den egunetako bat dela, bai eta Galdameseko garrantzitsuenetakoa dela ere.
Lehiaketa oinarriak