Albisteak

 
Galdamesko Udalak Jose Gambino espeleologoaren gorputza erreskatatzeko parte hartu duten espezialista guztiei eskerrak eman nahi ditu. Eta bereziki, bere familia eta lagunek izandako pazientziagatik: Erreskatea bertan behera gelditu da. Asier Larrucea, Galdamesko Alkateak, erreskate taldeak egindako lanak aipatu nahi izan ditu “guztiak izandako lankidetzagatik”. Galdamesko Udalak berriro ere, gertaera tragikoa deitoratu nahi du. Gainera, espeleologoaren familia zein Burnia Elkartearekin kontaktuan mantenduko da eta edozein laguntza behar izanez gero kolaboratuko du.