Albisteak

 

 LEHEN HITZA EUSKARAZ!

Informazio gehiago

Balmasedako Udalekoarekin batera "Lehen Hitza Euskaraz" izeneko gida argitaratu egin du, Enkarterriko ostalaritza-establezimenduetan euskara sustatzeko. Helburu hori bideratzeko gidaz gain, Mankomunitateko Euskara Zerbitzuak bestelako laguntza (hizkuntza aholkularitza, itzulpen zerbitzua eta material idatzia: kartelak eta ereduak) ere eskaini nahi dizuegu.

 

Laguntza horren bidez, ostalarien eta bezeroen artean, ahal duzuen heinean, euskaraz egitea bultzatu nahi dugu; ikusarazi nahi dizuegu euskara kalitate gehigarria dela eskaintzen duzuen zerbitzuan. Izan ere, zenbat aldiz pentsatu duzue euskaraz nola esan jakinez gero, harremanak ere erraztuko liratekeela.

 

Eskuartean duzuen gidan zuen establezimenduan euskara erabiltzeko argibide eta adibide baliagarriak aurkituko dituzue.

 

Eskainitako laguntza behar izanez gero, jarri harremanetan Mankomunitateko Euskara Zerbitzuarekin: euskera@enkarterri.org edo 94 6671851.