Albisteak

 

Azken urteetan egindako lanarekin jarraituz, aurten ere abian jarri du Mankomunitateko Euskara Zerbitzuak D bitamina. Aberastu bere heziketa kanpaina. Mankomunitatearekin batera Bizkaiko beste 29 udalerrik hartuko dute parte 2015-2016 aurrematrikulazio kanpaina honetan.

Horren helburua umeak eskolan lehen aldiz matrikulatzen dituzten gurasoei D ereduari buruzko informazioa ematea eta eredu hori aukeratzeko arrazoiak azpimarratzea da. Guztira, 194 familiak -2013an jaiotako umeren bat dutenek, hain zuen- jasoko dute informazio hori urtarrilaren hasieran.

Kanpainaren osagarri nagusiak lau dira: gutuna, hiru orriko bat, oparia eta inkesta. Mankomunitateko presidenteak sinatutako gutunean, euskarazko ereduetan ikasteak dakartzan abantailen berri ematen da eta gutunaren beheko aldean inkesta bat, gurasoek kanpainari buruz duten iritzia eta gaiaren inguruan dituzten kezkak eta zalantzak jaso ahal izateko. Gutunarekin batera, D eredua aukeratzeko arrazoiak agertzen dira idatzita hiru orriko batean. Nahiz eta gutuna gurasoei zuzenduta egon, umeei opari bat egiten zaie: kanpainaren leloa idatzita duen neurgailua. Gurasoen iritzia ezagutzea oso garrantzitsua da Euskara
Zerbitzuarentzat, hori dela eta, inkesta betetzen dutenen artean euskarazko produktuen sorta zozketatuko da.

Aurrematrikulazio epea otsailaren 2an hasi eta 13an amaituko da. Eskaera internet bidez eginez gero, epea otsailaren 12an amaituko da.

ALKARBIDE bilguneak koordinatu du ekimena eta guztira 8.000 liburuxka inguru banatuko dira.

Informazio gehiago