Albisteak

 
Galdames, Ondarearen Europako Jardunaldietan Loizaga Dorrerako bisitetako bat astebete atzeratu da Udalaz besteko arrazoi batzuengatik Galdamesko Udalak, aurten ere, Bizkaiko Foru Aldundiak antolatutako Ondarearen Europako Jardunaldietan hartuko du parte. Edizio honetan, Galdamesek bost bisita gidatu eskainiko ditu migrazioen eta kultur ondarearen esparruan. Horietako bat, “Loizaga Dorrea, denboran zeharreko bidaia” izeneko bisita, hain zuzen ere, atzeratu egin behar izan da. Bisita urriaren 22rako (larunbata) aurreikusita zegoen (goizez, 11:00etan; eta arratsaldez, 16:00etan). Arratsaldeko bisita bere horretan mantenduko da, baina goizekoa urriaren 29ko goizeko 11:00etara atzeratu behar izan da. Loizaga Dorrerako bisita erakargarrienetako bat da; izan ere, Carlos Glaría historialariak eta María López Tapiak leku bukoliko horren sekretuak argituko dituzte. Dorrearen eta Miguel de la Vía jaunaren historia, autoekiko zuen zaletasuna eta aditu eta bildumazaleekin zituen harremanak izango da bisitaren gai nagusia. Bisitaren bidez, iraganera egingo dugu salto, eta Enkarterriko erreferente honen orainarekin egingo dugu lotura. Bisitetarako elkargunea dorrea bera izango da, Santiagoko ermitatik sartuta. Urriaren 22an (larunbata) 16:00etan eta urriaren 29an (larunbata) 11:00etan, ondarearen zaleek denboran zeharreko bidaia egiteko aukera izango dute Loizaga Dorrearen bidez. Urriaren 15eko eta 16ko asteburuan, berriz, Udalak eta Aldundiak ibilbide gidatua antolatu dute XIX. mendeko meatzaritzatik. Ibilbidearen gai nagusia burdina eta trenbidea izango dira. Minerala mendietatik bideko karga-lekuetara garraiatzen zuten burdinbideetan barneratuko da bisita. Egun, bide horiek Burdinbide Berdea dira, eta Galdamesko udalerriko ondare naturalean eta errealitate sozialean zehar bidaiatzeko aukera ematen digute. Elkargunea San Pedro plazan izango da, udaletxearen ondoan. Bisitak urriaren 15ean (larunbata) izango dira, goizeko 10:00etan (gaztelaniaz) eta arratsaldeko 16:00etan (euskaraz). Urriaren 16ko (igandea) bisita 10:00etan izango da, gaztelaniaz. Izena emateko, deitu 94 610 49 30 / 663 61 36 81 zenbakietara edo mezu elektroniko bat bidali kultura@galdames.org helbidera. Bisitak doakoak dira eta plazak mugatuak. Aurten ere, Galdamesko Udalak Ondarearen Europako Jardunaldiekin bat egingo du, Enkarterriko udalerri honek gordetzen dituen altxorrak ezagutzera emateko.