Albisteak

 
BAT-BATEAN Galdames Badatoz berriro Galdamesko bisita gidatuak udalerriko ondarea eta historia Carlos Glaría historialariaren eskutik ezagutzeko Datorren maiatzean Galdamesera iritsiko dira “Bat-Batean Galdames” proiektuaren baitan antolatutako bisita gidatuak. Lau urte daramatza martxan Enkaterriko Udalaren programak, eta asmoa da udalerria bere historiaren, ondarearen eta ohituren bitartez ematea ezagutzera. Hurrenez hurreneko hirugarren urtez eta Carlos Glaría historialariaren eskutik, bi bisita antolatuko dira, bat maiatzaren 5ean eta bestea maiatzaren 11n; gaia ezberdina izango den arren, badute izendatzaile komun bat: Galdames. Lehen bisitak “Truebaren Galdames” du izena, eta Antonio de Truebaren bitartez, idazlearen jaiotzaren lekuko izan zen udalerria eta Madrilen egon zen bitartean hain faltan izan zuen auzoa emango dira ezagutzera. Horretarako, goizeko 10:00etan aterako da bisita Montellano elizatik. Handik idazlearen sortetxea, Mariano Benlliure monumentua eta Truebaren bataioko pontea bisitatuko dira. Horrez gain, idazlearen poema eta idatzi kostunbrista batzuk ere emango dira aditzera. Bisita hori 2019an Truebaren jaiotzaren bigarren mendeurrenaren omenez planifikatu da. Bisitaren amaieran, Galdamesko produktu tipikoen dastatzea egongo da. Bigarren bisita maiatzaren 11n izango da, larunbata, eta Ondarearen Europako Jardunaldien aurreko edizioan jorratutako gai bera izango du ardatz, zehazki, “Baserria, emakumearen arima”, arrakasta handia izan baitzuen. Bisita horretan emakumeen baserriko bizitzak nolakoak ziren ezagutuko dugu, baita haien lanak duela hainbat hamarkada zeukan garrantzia ere. Bisita egingo zaie Laiako auzoari eta ondo kontserbatutako ogi-labe bati. Bitartean, txerri-hilketa eta gero lortzen zituzten produktuak ere egongo dira ikusgai; izan ere, lan horretan, emakumeek oso funtzio garrantzitsua zuten. Bisita horretarako topalekua San Pedro plaza izango da, eta, aurrekoa bezalaxe, Galdamesko produktuen dastatze batekin bukatuko da. Biak ala biak hasiko dira 10:00etan, eta eguerdiko 14:00ak aldera emango zaie amaiera. Izen-ematea doakoa da, eta horretarako epea zabalik egongo da apirilaren 25etik maiatzaren 3ra. Izen-ematea formalizatzeko 94 610 49 30 telefono-zenbakira deitu edo mezu elektroniko bat bidali behar da honako helbide honetara: kultura@galdames.eus. Plazak mugatuak direnez, Galdamesko Udalak interesdunei eskatzen die ahalik eta arinen ematea izena, betiere horretarako ezarritako epearen barruan, beste urte batzuetako aurreikuspenak eta bisiten arrakasta direla eta.