Albisteak

 
Udalak pintxo-ibilbide bat edota udalerriko tabernei buruzko liburuxka bat prestatu ditu, udalerria dinamizatzea xede Galdamesko Udalak, udalerriko ostalaritza-sektorea dinamizatzeko asmoz, pintxo-ibilbide bat antolatuko du eta une honetan Enkarterriko udalerrian irekita dauden zazpi tabernei buruzko informazio-liburuxka bat argitaratuko du. Udalak badaki batzuetan zaila dela era horretako negozioak aurrera ateratzea; gainera, establezimendu horietako bi udal-tabernak dira. Hori dela eta, Udalak bilera bat antolatu zuen lokal horietako arduradunekin, bertatik bertara ezagutzeko zein beharrizan eta arazo dituen sektore horrek 820 biztanle baino ez dituen eta elkarrengandik oso urrun dauden auzoz osatuta dagoen udalerri batean. Bilera horren ondorio nagusia izan zen beharrezkoa dela jarduerak antolatzea edo Udalak jarduketaren bat egitea auzoak, ostalaritza eta, oro har, udalerri osoa, dinamizatzeko. Hori dela eta, datozen hilabeteotan, Udalak pintxo-ibilbide bat antolatuko du ekimenean parte hartzen duten tabernetan zehar. Azaroan izatea aurreikusten dute. Horrez gain, Udalak liburuxka bat egingo du, udalerriko tabernak, haien kokapena eta berezitasunak ezagutarazteko, ez soilik udalerrian, baizik eta baita kanpoan ere. Jarduketa horiek 2019an egitea aurreikusten da; hala ere, jakinik urteko lehen hilabeteak gogorrak izaten direla ostalaritzaren sektorean, datorren urtean tabernetan emanaldiak, bakarrizketak eta jarduerak egitea aurreikusten du Udalak, lokal horiek sustatzeko. Jarduerak egiteko, Udalak aldian-aldian bilerak egingo ditu lokaletako arduradunekin, iradokizunak entzun eta interesdunekin batera proiektua aurrera ateratzeko.