Albisteak

 

Galdamesko Udala, Martxoaren 8arekin bat

Zenbait jarduera antolatuko dira Galdamesko Emakumeen Nazioarteko Egunaren egitarauaren barruan

 

Galdamesko Udalak, Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatzeko, jende ororentzako zenbait jarduera abiaraziko ditu martxoaren 4tik 11ra bitartean.

Udaleko Gizarte Ekintza eta Berdintasun Arloak denetariko jarduerak antolatuko ditu, emakumeek euskal gizartean duten garrantzia aldarrikatzeko asmoz. Hasteko, martxoaren 4an, 19:30ean, Toti Martínez de Lezea idazleak "La Brujería en Euskadi" hitzaldia emango du udaletxeko bilera-aretoan, gure herrialdeko sorgintzaren fenomenoa aztertzeko.

Martxoaren 5ean, 18:00etan, APIKA TALDEAk "Rol Jokoak" haurrentzako antzezlana taularatuko du. Hala, udaletxeko kultur aretora biltzen diren haurrei ohiko rolak erakutsi eta berdintasuna landuz egoera aldatzeko modua azalduko zaie, ipuin-kontakizun baten bitartez.

Martxoaren 8an, Emakumeen Nazioarteko Egunean, kontzentrazio bat egingo da 18:00etan udaletxeko arkupeetan; Galdamesera etortzen diren guztiak daude gonbidatuta.

Azkenik, martxoaren 1etik 11ra, "Literatura en femenino" erakusketa bibliografikoa ikusi ahal izango da udal-liburutegian. Erakusketa horrekin, emakumeek letren munduan duten garrantzia aldarrikatu nahi da.

Jarduera hauek guztiak Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira antolatuko dira.