Albisteak

 

Galdamesko Kultur Etxeak Gabonetako ekintza ugari antolatu ditu datozen egunotarako, udalerriko txikienei opor hauei begira eskaintza interesgarria emateko asmoz. Gehienbat haurrek parte hartuko duten arren, helduek ere parte hartzeko moduko zenbait ekintza egongo dira.

:: Ogi Eguna. Ogi Egunaren XXV. edizioan, abenduaren 24an, haurrentzako ogi tailerra egingo da goizeko 11:00etatik aurrera. 12:00etan Olentzero iritsiko da, eta 13:30ean XXV. ogi lehiaketaren sariak banatuko dira. Jarduera horiek guztiak San Pedro plazan egingo dira, Ogi Egunaren ospakizuna ardatz hartuta.

:: Marinaren bidaia. Abenduaren 27an (osteguna) Galdamesko Udaleko Kultur Etxean Marinaren Bidaia “txotxongilo” ikuskizuna eskainiko da. Arratsaldeko 18:00etan hasiko da eta 3 urtetik aurrerako haurrei egongo da zuzenduta.

:: Beldurren Etxea. Hurrengo egunean, abenduaren 28an (ostirala), Hipo eta Tomax pailazoek Beldurren Etxea antzezlana antzeztuko dute. Haurrentzako antzezlana da, kalitate handikoa, eta azpimarratzekoa da haurrak erakarriko dituzten protagonistek duten beldurra. Hau ere 3 urtetik aurrerako haurrei zuzenduta dago, eta arratsaldeko 18:00etan hasiko da.

:: Irteera UGPra (PIN). Dagoeneko ohitura bihurtu denari jarraiki, UGPra irteera egiteko aukera izango dute izena eman nahi duten guztiek. Edonor joan daiteke, eta prezioaren barruan Umeentzako Gabonetako Parkearen sarrera ere jasota dago. Autobusa Galdamesko San Pedrotik aterako da goizeko 10:00etan. Erroldatuta daudenek abenduaren 26tik aurrera eman ahal izango dute izena 94 424 58 42 telefono zenbakira deituz. Erroldatuta ez daudenek, berriz, hilaren 27tik aurrera egin dezakete izen-ematea, hutsik gelditzen lekuen arabera. Leku mugatuak daude; beraz, izena lehenbailehen ematea gomendatzen dizugu.

:: Tor magoa. Ikuskizun hau ere eskainiko dute udalerriko haurrentzat. Tor magoak Kultur Etxean egingo du emanaldia, urtarrilaren 3an, arratsaldeko 18:00etan.

:: Athletic-eko nesken taldea. Urtarrilaren 4an (ostirala), eguerdiko 12:30ean, Athletic-eko nesken taldeko zenbait jokalari Galdamesera etorriko dira, hitzaldia ematera eta erakustaldi bat egitera. Horien bidez, talde zuri-gorriko jokalari gisa izandako bizipenak, klubean bizitako esperientziak eta abantailak eta dauden lekura iristeko izan dituzten zailtasunak azalduko dituzte. Hitzaldira edonor joan daiteke. Galdamesko Udaleko Kultur Etxean egingo da.

Jarduera horiek guztiak Galdamesko Udaleko Kultur Etxeak antolatu ditu, eta 2012ko Gabonetako programazioaren baitan gauzatuko dira.