Albisteak

 

Galdames udalerria eremu gorrian sartu da gaur, 2021eko urtarrilaren 28an (osteguna). Hori dela eta, aplikatu beharreko neurri berriak 2021eko urtarrilaren 29ko 00:00etan sartuko dira indarrean.

Hauek dira neurriak:

  • Ostalaritza-establezimenduak erabat ixtea. Etxera eramateko zerbitzua eta lokalean jasotzeko aukera baimenduko dira.
  • Taldeko kirol-jarduera eta eskola-kirola bertan behera uztea

Galdamesko Udalak gogorarazi nahi du oso garrantzitsua dela araudia bera eta ostiralean indarrean sartuko diren arau berriak betetzea.

Neurri berriak indarrean egongo dira Galdames eremu gorritik irten arte. Eremu gorrian dauden eta ez dauden udalerrien zerrenda astelehen eta ostegunetan argitaratzen da. Hortaz, indarrean jarraituko dute argitaratu eta hurrengo egunera arte.

Espero dugu laster irten ahal izatea egoera honetatik, eta, horretarako, berriro eskatzen dizuegu indarreko prebentzio-neurri guztiak betetzeko.

Oharra (PDF 402KB)