Albisteak

 

Galdamesko Udalak jakinarazten dizue, Enkarterriko Mankomunitateak sustatzen duen BERBALAGUN egitasmoan izena emateko kanpaina abian dagoela gure udalerrian. Egitasmo honen bitartez euskaldunak zein euskara ikasten ari direnak elkarrekin erlazionatzen dira; batzuek zein besteek euskaraz mintzatzeko eta praktikatzeko aukera izan dezaten. Halaber, oraingo honetan, COVID-19k eragindako egoera aintzat hartuta, BERBALAGUNek euskaraz praktikatzeko espazio seguruak eskaintzen ditu, talde txikiak osatuz edo mintzapraktika online egiteko aukera zabalduz. Azken batean, helburua herritar orori euskaraz bizitzeko aukera eskaintzea eta euskararen presentzia gure kaleetan eta gizartean areagotzea da.

Izena emateko edo informazio gehiago jasotzeko:

Enkarterriko Berbalagun.
enkarterri@aek.eus
671070044 (Whatsapp)
http://berbaterri.blogspot.com/
facebook/enkarterriko.berbalagun

Bando (PDF 106KB)