Albisteak

 

Galdamesko Udalak Ogi Eguna, Enkarterri eskualdeko azoken egutegiko hitzordu garrantzitsuenetako bat, bertan behera uztea erabaki du.

Erabaki “oso gogorra eta tristea” da; izan ere, Ogi Eguna oso egun maitatua da udalerriko herritar guztientzat. Hala ere, Udalari ezinezkoa iruditzen zaio ekitaldi hori egitea, Covid‐19aren ondorioz gaur egun dagoen egoeragatik, eta azoka egin ahal izateko alternatiba seguru bat bilatzeko lekurik ez dagoelako.

Ogi Eguna 32 urtez ospatu da Galdamesen, herritar talde batek herriko ogi‐tradizioari jarraituz ekimena lehenengoz antolatu zuenetik. Aurten izan da bertan behera uzten den lehenengo urtea. Halaber, gero eta indar handiagoa hartu du; izan ere, San Pedro plazako hogei ogi‐postuez gain, produktu‐aukera zabaleko standak eta artisautza‐azoka txiki bat ere jartzen dira.

Horrez gain, aurten Olentzero ere ez da etorriko, eta hori izaten da abenduaren 24ko goizeko unerik jendetsuenetako bat. Egoerak ez du ahalbidetzen; izan ere, neska‐mutilen pilaketa handia sortzen da eta ilara handiak egiten dituzte ikazkinaren zain.

Galdamesko Udala oso triste dago urtero milaka pertsona biltzen dituen ekitaldi hori bertan behera uzteagatik. Horregatik, jende guztiari, eta, bereziki, udalerriko herritarrei adierazi nahi die erabaki hori hartzeak tristura handia eragiten diola. Hala ere, aldi berean, uste du une honetan guztion osasuna lehenetsi behar dela, hurrengo urtean Ogi Eguna behar bezala ospatu ahal izateko.

Dena den, Gabon hauetarako ekimen polit bat prestatu du Udalak.