Albisteak

 

Emandako segurtasun-neurriak betetzeko berme nahikorik ez dagoenez, bizi dugun osasun-alarma egoeraren barruan, udalak erabaki du aldi baterako etetea udal-autobusaren zerbitzua, anbulatorio eta ospitaleetara joateko.

Osasun-langileek Udalari jakinarazi diote kontsulta medikoak San Pedroko kontsultategian zentralizatuko direla egungo egoerak irauten duen bitartean. Kontsulta horiek ezarritako segurtasun-irizpideen arabera koordinatuko dira.

Mendekotasuna duten pazienteen edo paziente ezinduen kasuan, etxean artatuko dituzte osasun-arreta behar badute.

 Iragarkia (PDF 891KB)