Albisteak

 

Galdamesko udaletxeko Kultur Sailak, “Uda Euskaraz” argitalpen berriaren epea hurrengo ostiralera, Ekainak 3ra, zabaldu da. Uztailan udako koloniak hasiko dira, eta hoietako bi modalitateetatik leku libreak geratzen dira. Nahiz eta “Gazteentzako Asteak Euskaraz” beteta egon, 7 eta 11 urteen arteko umeak oraindik XI. edizioko “Euskaraz Bizi – Txabarri 2011” izen eman dezakete.
Beste alde batetik, “Txikientzako Astea Euskaraz”, 2005 eta 2009 urteen artean jaiotako umeentzako epea zabalduko da hurrengo ostirala arte ere. Inskripzio guztiak eskaeren arabera burutuko dira.

“Uda Euskaraz” Galdameseko Udalak antolatzen du eta Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara Zerbitzuak eta Aisilan Kultur Elkarteak parte hartzen dute ekimen honetan. “Uda euskaraz”-en helburua euskara Galdamesko umeen artean sustatzea da, behin ikastetxeetako eskolak amaituta.
Horrela, gure hizkuntza kalera aterako da; izan ere, programaturiko jarduera guztien ardatz nagusia da.
Galdamesko udalekuak tradizio bihurtu dira herrian, eta bi eta hamasei urte bitarteko ume nahiz gazteak bilduko dituzte, adinaren arabera antolatutako hiru jarduera-taldetan banaturik.

Alde batetik, 1995 eta 1999 artean jaiotakoentzat hainbat abentura-jarduera egingo dituzte, uztailaren 11tik 15era doan astean, "Gazteentzako Asteak Euskaraz"-en zazpigarren edizioaren baitan. Besteak beste, Astitzen (Nafarroa) lau eguneko egonaldia dago aurreikusita, non era guztietako abentura-jarduerak egingo baitituzte: zuhaitzetatik ibili, espeleoloabentura... azken egunean, bestalde, ur-jarduerak egingo dituzte Gorlizen, hala nola, snorkell eta piraguak. Galdamesen erroldatutako pertsonek berrogeita hamar euro ordaindu behar dituzte, eta erroldatuta ez daudenek ehun euro.

Beste alde batetik, “Euskaraz Bizi – Txabarri 2011” 2000 eta 2004aren artean jaiotako umeeko udalekuak dira. Aurtengoa XI. edizioa da, eta Txabarriko aterpetxean egingo da, urtero bezala, 10:00ak eta 18:00ak artean. Prezioa 45 eurokoa da Galdamesen erroldatuta daudenentzat, eta jokoak, magia-tailerrak, hip-hopa… egingo dira. Gainera, Donostiara, Dimara (espeleologia egitera), Pagoetako parkera eta Sobronera (hainbat abentura-jarduera egitera) irteerak egingo dira. Aurtengo udalekuak uztailaren 5 eta 15aren artean egingo dira, eta azken egunean agur esateko jaialdia antolatuko da umeen animaziorako talde batekin.

Era berean, Galdamesko txikienek “Uda Euskaraz” ekimenean parte hartu ahal izango dute. “Txikientzako Astea Euskaraz” uztailaren 11tik 15era egingo da arratsaldeko 16:30etik 18:30era. 2005 eta 2009 artean jaiotako umeei begira antolatu da, eta doakoa izango da bertaratzen direnentzat. Besteak beste, jokoak, ludotekak, tailerrak eta ipuin-kontalariak egongo dira, bai eta irteera bat Getxoko aquariumera eta San Pedro auzoan egingo diren beste jarduera berezi batzuk ere.

“Uda Euskaraz”-en edizio berri honetan parte hartu nahi duen pertsona orok eman behar du izena Galdamesko Udaleko Kultur Aretoan. Informazio gehiago ere eska daiteke galdames@euskalnet.net helbide elektronikora idatzita edo 94 610 49 30 telefonora deituta. Herrian erroldatuta egon ez arren udalekuetan parte hartu nahi dutentzako prezioa honako hau da: 100 euro