Lugares de interés

Plaza Zaharra 

Plaza Zaharra
Plaza zaharrak badauka nortasunik, lauetxeko ilara daukalako eta. Bizkaiko etxe-arkitektuaren araberakoak barik, Kantabriako estiloaren araberakoak direlako.  Hain zuzen ere, egurrezko korridoreak dituzte ezaugarri bereizgarri, hau da, egur torneatuz egindako eta marroiz, berdez edo gorriz margotutako egutera jarraitua.

Colina Lanestosa Jauregia
Eraikin barrokoa 1761. urtean egin zuten, gutxi gorabehera. Fatxada bera hiru ardatzen inguruan antolatuta dago, eta plaka laudun markoa zein leihoburuak dituzten baoek zehazten dituzte. Eskuineko arkuaren gainean, goiko solairuan sala nobleko balkoia ageri da; eta bere gainean, armarria.

Lanestosako Karabia
Karobia labea da, eta, carearían oinarrituta, karea egiteko erabiltzen zuten. Karobian, carearía jarri eta 900º C-raino berotzen zuten. Bi eeo hiru egun geroago, labea hozten zenean, kare biziaren zokorrak ateratzen zituzten, eta lurra ongarritzeko, insektuen izurriteei aurre egiteko, kortak eta ganaduaren hanketako zauriak desinfektatzeko, nafarreriari zein sukar beltzari aurre egiteko eta arrautzak konserbatzeko erabiltzen zituzten.