Noticias

 




Beralagun egitasmoak hamar urte daramatza indarrean Enkarterrin euskararen erabilera sustatzen eta zabaltzen. Urte hauetan zehar Enkarterriko euskaltzaleen eta euskara ikasleen erreferente bihurtu da. Hori dela eta, erronka txiki bat proposatu nahi dizugu berbalagun egitasmoa ea zein puntutaraino ezagutzen duzun, eta "Zer da berbalagun?" lehiaketa antolatu dugu.

Parte hartzea oso erraza da. Beheko aldean dagoen loturan klikatu behar duzu eta agertu zaizkizun galderak erantzun baino ez duzu egin behar. Gainera, galderaren bat ez badakizu, gure blogera, berbaterri.blogspot.com, jo dezakezu eta erantzuna topatu.

Halaber, galderak ondo erantzuten dutenen artean sari bikainak zozketatuko ditugu; Ken7, Hutsa eta Enkore musika taldeen disko bana.

Erantzunak bidaltzeko azken eguna urtarrilaren 29a izango da.

Galderak erantzun eta zorte on!

Parte hartzeko egin klik hemen.