18/12/2009 BANDOA - GALDAMESO HARROBIA

Galdamesko harrobiko jarduera eten egingo dela jakinarazi dute hainbat komunikabidetan, eta herritarren ahotan ere badabil berria. Horrek alarma piztu du harrobiko langileen artean. Beraz, horren guztiaren aurrean, Alkatetzak hauxe adierazi nahi du:

1.- Inondik inora ez da etengo harrobiko JARDUERA horretarako baimenak eta lizentziak dituen guneetan.

2.- Alkatetzaren Dekretuaren bidez ebatzitako jarduera-eteteak eragina izango du gaur egungo erauzketa eremuaren gainaldean dagoen gunean soilik; izan ere, harrobiak ez du udal lizentziarik gune horretan jarduteko. Eusko Jaurlaritzaren zenbait sailek egindako aginduzko txostenen arabera emango zaio lizentzia, txosten horiek ezinbestekoak baitira lizentzia izapidetzeko.

3.- Alkatetza herritarren esanetara dago gai honi buruzko kontsultei erantzuteko eta zalantzak argitzeko.

Agur bero bat,

Galdames, 2009ko abenduaren 16a
ALKATEA;