Aurreko urteetan “Galdames Folk” jaialdiak izandako arrakastaren ondoren, hainbat arrazoi ditugu Galdamesen mota honetako kultur proiektu bat garatzen jarraitzeko; finkatu eta sendotu egin nahi dugu iazko arrakastaren ondoren eta aurten 2 egunetan izango da: ostiralean eta larunbatean.
:: Batetik, gure herriko, eskualdeko eta Euskadiko herritar gehiagok parte hartzeko aukera izango du, kulturarako sarbide hobea izango dute honi esker, eta mundu lehiakor honetan sartzera doazen gazteei balioak sustatzen zaizkie.
:: Bestetik, gure erakundeak adierazpen artistikoaren bidez proiektu hau garatu eta indartu egin nahi du, kulturen arteko elkarrizketa sustatzen baitu eta eskualdearen promoziorako ere lagungarria da. Gainera, kontuan izan behar da gure eskualdeak lau haizeetara zabaltzeko joera duela Enkarterrin duen kokapen geografiko egokiari esker.
Bosgarren jaialdi honetan, bizi dugun errealitate sozialaz ohartzen gara, eta, ondorioz, gure azterketaren ardatza izan da gure erakundeak gizarteko komunikazioa desblokeatzeko dituen aukerak ikustea. Horretarako, kultur topagune bat sortu nahi izan da, pertsonen arteko harremanak errazteko eta elkarbizitzarako eta elkar ulertzeko eredu bat eskaintzeko.


:: GALDAMES FOLK 2005 :: GALDAMES FOLK 2006
:: GALDAMES FOLK 2007 :: GALDAMES FOLK 2008