Galdamesko Udalak, gazteen errealitate sozialaz kezkatuta, 14 eta 30 urte bitarteko gazteentzako Udal Gazte Plan propioaren aldeko apustua egin du.

Gazte planak (udal gazte plana), Galdamesko gazteen kezka eta arazoei erantzun nahian, honako bost arlo hauek ditu:
:: Lana eta lan-munduratzea.
:: Lanerako hezkuntza eta prestakuntza.
:: Etxebizitza.
:: Osasuna eta gizarte ekintza.
:: Gazteen aisialdia eta kultura.
Guztietan dago hainbat interbentzio eremu eta horiek, era berean, badituzte jarduera eta programa zehatzak; horietatik abiatuta, batetik gazteen arloan lan egin ahal izateko, eta, bestetik, Galdamesko etorkizunean inbertitzeko.
Herriko gazteak hobeto ezagutu eta horrela beraiekin bat datorren plana prestatu ahal izateko, honakoak egin ziren:
:: Diagnostikoa
:: Ekintza-plana
:: Burutu beharreko jarduerak
Gazteak orientatzeko herrian gazte informaziorako zerbitzua ezarri da. Galdamesekoaren ardura Joanek du, eta udaletxean (liburutegiaren gainean) egon ohi da asteazkenetan 16:00etatik 19:00etara.
Gure helburua aurrera ateratzeko garrantzitsua da gazteen parte-hartzea eta bada horretan partehartzeko hainbat bide ezberdin. Horrela bada, gazte guztiak animatzen ditugu beraiei zuzenduriko proiektu honetan parte har dezaten.